Niri buruz
Esteban Umerez
Español · EnglishAbokatua naiz. Kontratazio publikoan eta administrazio-zuzenbidearen beste adar batzuetan jarduten naiz (lehia zuzenbidea, zehapen-prozedurak, hirigintza, jarduera ekonomikoak, administrazioaren ondare-erantzukizuna, eta abar).
Webgune honetan eduki juridikoko gaiak partekatzen ditut. Izan hirugarrenen artikulu interesgarrien aipuak eta estekak, izan nik neuk idatzitako artikuluak.
Ez dut aholku juridikorik ematen webgune honetan. Horretarako, interesatzen bazaizu, nirekin harremanetan jar zaitezke hemen.
Noizean behin, produktibitateko trikimailu informatikoak ere partekatzen ditut, eguneroko lanean laguntzen didatenak. Nahikoa identifikatzen naiz deskribapen honekin: "Internet dilettante".
Talde handi eta zaratatsuak ez ditut gustoko. Banan-banan, gizakiak zoragarriak iruditzen zaizkit. Hala nahi baduzu, bidali mezu bat edo jarrai nazazu.